Irailaren 25ean eta 26an diseinu grafikoaren arloko profesionalen Serifalaris-en bosgarren edizioa burutuko da Getxon. Bere antolatzaileen arabera –Estudio Marina Goñi eta Freskue– “konpartitzeko, ikasteko eta harremanak edukitzeko espazioa” da. Sarrerak salgai daude.
Programaren barruan hitzaldiak, tailerrak eta master class-ak daude besteak beste Ana Mirats, Atipo, Curro Claret, Lorem Ipsum, Rousselot eta Solo bezalako hizlariekin.