Infobeaz

Sareinek eta Consultecek herri-administraziorako eta osasunerako sinadura biometriko digitalizatua aurkeztu dute

Sarein 2Sarein eta Consultecek Beazen eDataliaren sinadura biometriko digitalaren konponbidea aurkeztu dute. Konponbide honek erabiltzaileek eta herri-administrazioak nahiz osasunak elkar eragiteko modu berria  planteatzen du. Konponbide hau legez baliozkoa da eta teknologiaren ikuspegitik, prozesu tradizionalak izapidetzeko orduan, modernizaziorantz jauzia ematen du. Izan ere, hainbat erakundetan jada erabiltzen ari da.  

Sinadura biometriko digitala ezartzeak, besteak beste, honako onurak ditu:

  • Sinatzailearen identifikazio bakarra eta eskuz sinatutakoarekiko pareka daitekeen legezko baliozkotasuna.
  • Kontratuak, administrazio-prozesuak, nominak, fakturak, etab. izapidetzen direnean, papera desagertzen da.
  • Prozesu masiboen kasuan dokumentuen sinadura elektronikoa automatizatzen da.
  • Zama burokratikoa arintzen da eta administrazio-izapideetan egiaz erabilitako denbora murriztu ere bai.
  • Dokumentazioak eskuragarritasun eta irisgarritasun handiagoa du.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA