Urriaren 3ra arte irekita egongo da SaaS Bilbao Acceleration Program izeneko programaren laugarren edizioan izena emateko epea, zeinaren sustatzaileak Startup Wise Guys eta Bizkaiko Foru Aldundia baitira. Izen-emateak.
Hasierako etapan dauden B2B SaaS motako startupek hartu ahalko dute parte, baldin eta jada balioztatutako gutxieneko produktu bideragarria badute, gutxienez bi langilek osatutako lantaldea badute eta honako gaiak jorratzen badituzte: 4.0 Industria, manufacturing, blockchaim, deep learning edo 5G teknologiak.
Programak hiru hilabeteko iraupena izango du, lau modulu izango ditu eta, besteak beste, honako hauek hartuko ditu barne: tailerrak eta eskola magistralak, networking saioak aholkulari nahiz inbertitzaileekin, eta Demo Day egunerako prestaketa-lanak.
Parte hartzen duten startupek 100.000 eurorainoko inbertsio bihurgarria jasoko dute eta, Bizkaian lege-erakunde bat erregistratzen badute, 250.000 eurorainoko inbertsioa lortu ahalko dute.
Programa hibridoa da: edukiaren % 80 online egingo da eta gainerako % 20a aurrez aurre, BAT B Accelerator Tower-en.