Infobeaz

Red Dot Award diseinu saria Dinamo eta Meler enpresari

Red DOT DInamoUrtero mundu osoko milaka produktu lehiatzen dira  Red Dot Award: Product Design sarietan. Dinamo euskal diseinu bulegoak bigarren aldiz jarraian irabazi du horietako bat, oraingo honetan  Meler  enpresarentzat birdiseinatutako Holt-Melt tresneria-bilduma berriarengatik.
2014ko uztailaren 7tik aurrera -egun horrexetan izango da sarien emanaldia- produktua ikusgai egongo da Essengo Red Dot Design Museum-en. Halaber , on-line Red Dot erakusketan interneteko diseinu bilduma zabalen eta ezagunena egongo da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA