Apirilean Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globalaren programan izena emateko epea irekita egongo da, eta, horri esker, Latinoamerikako unibertsitateetan sortutako startupak eta Bizkaiko erreferentziazko enpresak sei hilabetez elkarlanean arituko dira.
Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala Deustuko Unibertsitate eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko baterako ekimena da, Latinoamerikako ekintzaileak identifikatu eta lurraldera erakartzeko. Helburua da lankidetzan jardutea lurraldeko enpresa handietako barne ekintzailetza- eta berrikuntza-proiektuak bizkortze aldera.
2021ean jarri zen abian Mexikoko jesuiten unibertsitateetan, eta aurten Sareari Argentina, Txile, Kolonbia, Peru, Uruguai, Guatemala eta Venezuelako zentroak batu zaizkio.
Lankidetza Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren bidez antolatzen da. Lehenengo fasean, ikasleek, berariazko prestakuntza jasotzeaz gain, enpresa erakarleek planteatutako erronkei erantzuteko balizko konponbideak aztertuko dituzte. Etapa honen ondoren, pertsona bat lanaldi osoan enpresan sartuko da 2023ko urtarriletik ekainera, eta planteatutako berrikuntza-proiektua garatzen lanean arituko da. Pertsona horrek prozesu guztian Deustuko Unibertsitateko lantaldeen laguntza izango du.
Izan zaitez erreferentziazko enpresa partaide bat Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globalean!