Infobeaz

Quarizmi Martech biltzarrean egon da

Maiatzaren 9tik 11ra Martech 2017 burutu zen San Franciscon, 1800 profesional baino gehiagok parte hartu dute marketin eta teknologiaren arteko ohiko mugak gainditzen dituen foro honetan, munduko panorama nondik nora doan ezarriz. Panorama hau ikertze-lan zorrotz batean oinarrituta egiten da eta aurten euskal startup bat dago:  Quarizmi

Quarizmi Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru Sailak beren enpresa proiektuak aurrera eraman ditzaten bultzatzen duen Bizkaia International Startup Connection programan parte hartu duten Bizkaiko 24 enpresetako bat da. 

Sei hilabetez Bostonen CICen lan egiteko esperientzia bizi izan duten lehenetako bat ere izan da, eta kontaktu sare zabala lortu dute.

Mungian sortutako enpresa honen balio handiko proposamena eta sarea baliaturik, 2017ko Marketing Technology Landscape Supergraphic-en parte hartzeko aukera izan dute, nazioarteko merkatuan duten lekua handituz. 

Beaz

FREE
VIEW