Infobeaz

Provider 2023 lehiaketa – Proiektuen defentsa

Sei ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider proiektu teknologikoen IV. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.  

Emilio Campuzano, Repelega, Bidebieta, Elorrieta-Erreka Mari, Andra Mari eta Txorierri S. Coop. zentroak azken fasera pasako dira eta dagoeneko euren proiektuak defendatzen ari dira. Maiatzaren 19an egingo dute hori, Beaz, Tknika eta programan parte hartzen duten enpresetako batzuek osatutako epaimahai baten aurrean.

Puntuaziorik handiena lortzen duen taldeak 3.000 € jasoko ditu proiektuak garatzeko, eta bigarrenak, berriz, 500 €. Gainera, biek izango dute 6 hilabetez BIC Bizkaiako ekintzailetza-aretoan sartzeko aukera, eta bertan aholkularitza teknikoa izango dute.

Sari banaketa ekainaren 9an izango da.

 

Beaz

FREE
VIEW