Infobeaz

Prestik 2014

prestik14Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Prestik, Bizkaiko Gazteentzako Lanbidearen Azokaren laugarren edizioa da. Azaroaren 25ean eta 26an egingo da Euskalduna Jauregian. Bizkaian lanbidea eta lan arloa garatzeko aukerak ezagutu nahi dituzten gazteentzat eta enplegu, prestakuntza eta ekintzailetza alorretan jarduten duten profesionalentzat xedaturik dagoen azoka honek egitarau hagitz egokia eskaintzen du.

Hilaren 10era arte egongo da zabalik elevator pitch lehiaketarako izena emateko epealdia. Bizkaian arlo horietan jarduten duten erakunde nagusiak izango dira azoka horretan; Prestik 2014an tailerrak, hitzaldiak eta lehiaketak eskainiko dira, eta enplegu eskatzaileen eta eskaintzaileen arteko eta ekintzaileen eta inbertsiogileen arteko topagune bilakatuko da.

Edizio honen nobedade gisa, besteak beste, ondoko hauek aipa ditzakegu: elevator pitch lehiaketa, lan-burtsa, startupacademy eta ikasgela teknologikoak.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA