Urte-hasierarekin batera Prestaekinen bigarren edizioari ekingo diogu. Prestakuntza programa hau Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Beazek bultzatzen dute eta helburua enpresa bat sortu berri dutenei beren antolakundearen etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan trebakuntza ematea da.
Programa zazpi lan-modulutan antolatu da eta horietan hausnartu egingo da hainbat gairi buruz: enpresa-ideien bideragarritasuna, ekonomia, finantza, marketin, eta komunikazio estrategia eta lean startup metodologia besteak beste.
Zehazkiago, Prestaekin 2018 hurrengoei zuzentzen zaie: 2016 edo 2017an enpresak sortzeko foru programaren diru-laguntza izan duten enpresei; Aldundiaren inkubazio eta bizkortze-sare propioa osatzen duten lekuetako batean lan egiten duten ekintzaileei.
Urtarriletik uztailera bitartean, hilero asteazken arratsalde batean, aukeratutako gaietan adituak direnek emango duten saio praktiko batean parte hartu ahalko dute. Gaiak sakondu nahi dituztenek hurrengo goizean aukerako saio batean parte hartu ahalko dute taldekako tutoretza jasotzeko.
Aurtengoa programaren bigarren edizioa da. Aldundiaren laguntzarekin sortutako enpresa berrien segimendua egiten duen lantalde teknikoak egindako hausnarketaren ondoren sortu zen, ekintzaileek aurre egin beharko dieten arriskuak ezagutzeko eta gutxitzeko aukera ematea oso garrantzitsua zela sinetsita.