Gure Finantzaketa-Dirulaguntzen mapa zerbitzuak beste jardunaldi bat antolatu du ENISAk gazte ekintzaileei eta enpresa sortu berriei edota hazten ari direnei eskaintzen dizkien laguntzak ezagutarazteko. Hitzaldia Ignacio Aguado ENISAko analistak eman du.
Jardunaldian 2016rako aurreikusten diren finantzatze-bideak eta izapidetze elektronikorako plataformak izan dira aztergai. Gainera, eskatu zuten enpresekin elkarrizketa pertsonalak egin dira.