Paul Reynolds, amerikar soziologo eta Global Entrepreneusrship Monitor (GEM)-en bultzatzaileetako batek, hitzaldia eman du Beazen enpresen sorkuntzaren gakoak eta AEBetako gure inguruko ekintzailetza-prozesua azaltzeko.
Reynolds, ikertzaile, idazle eta hizlaria, nazioarteko erreferentea ekintzailetzari dagokionez.
GEMeko ikertzaile gisa egin dituen 20 urteen ondoren adierazten du enpresak sortzeko gakoa pertsonengan datzala, ez erakunde-inguruan. “Negozioak pertsonek sortzen dituzte eta, horregatik, kontuan hartu behar diren aldagarri nagusiak motibazioa ta eragin pertsonala dira, ez enpresa jarduera eta ingurua”.
Ekintzailearen profila sakonduz, Reynoldsek adierazi zuenez ngozio gehienak motibazio pertsonal handia duen jende arruntak sortzen du, eta ohikoena “sustatzaileen taldean pertsona bat edo bi egotea eta aurretik esperientzia izatea da”. Finkatzeko arazo nagusia “merkatu ikuspegia”da.
Gure ekintzailetza prozesua Estatu Batuetakoarekin konparatzean antzekotasunak aipatu zituen: prozesuaren segmentazioa eta denborak, edo batez beste negozio plan bat egitea enpresa sortu eta 6 hilabete geroago.
Paul Reynoldsen hitzaldia EHUk Zitek mintegiaren bidez ekintzailetza kultura sustatzeko bultzatzen duen programaren barruan dago.