Mugarri garrantzitsua BIC Bizkaian kokatuta dagoen Osasen Sensores startuparentzat, izan ere AEMPSk aurretiazko osasun lizentzia eman dio OSAXYL® fabrikatzeko, laktosaren intolerantzia detektatzeko sistema berritzaile bat.
Osasen Biolan-en spin off bat da, 2014an sortua, osasun sektorearentzat biosentsoreak garatzen espezializatua, eta horren barruan, diagnostiko arinaren arlora zuzendutako medikuntza-gailuetan.
Haren ezaugarrien artean aipagarria da enpresak I+Gari ematen dion garrantzia eta, erronken artean, merkaturaketa, horregatik garrantzi handikoa da lizentzia lortu izana.
Osasun sektorean dagoen arautze zorrotza gainditzea eta OSAXYL® fabrikatzeko baimena lortzea funtsezko urratsa da produktua merkaturatzeko, “laktosa jasaten ez duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea ahalbidetuko duena, diagnostiko eroso, arin eta erraza eginez eta osasun kostuak gutxituz”.