Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena, arlo hauetan: asistentzia, zerga, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.
Unai Rementeriaren lantaldea osatzen duten 9 sailek hartutako erabakiei buruzko informazio egiazkoa eta eguneratua eskaintzen du kanal berriak. “Informazioa eta koordinazioa funtsezkoak dira uneotan”, azaldu dute. “Ziurgabetasun handiko aste hauetan, herritarren kezkei erantzuna eman nahian” dabiltza.
Besteak beste, honako hauei buruzko informazioa jasotzen du orriak: enpresa eta ekintzaileei laguntzeko neurri fiskalak, enpleguaren kontingentzia-plana, adineko pertsonei eta kolektibo ahulei ematen zaien arreta, garraio publikoa, kultura-jarduerak eta abar.
Horrez gain, araudiak, albisteak, gizarte-zerbitzuetako zentroetarako lan-poltsa, Bizkaia Txapeldun programa eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako sarbide telematikoa biltzen ditu.
Webgunea Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunearen bidez ere eskura daiteke.