Infobeaz

Masschallenge-Biscay edizio berria

2016an,  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Estatu Batuetako enpresa-bizkorgailuak sinatutako MassChallenge hitzarmenaren ondorioz 55 startupek  MassChallenge-Biscay lehiaketan parte hartu ahal izan zuten. Orain beste deialdi bat zabaldu da Bizkaiko enpresa sortu berri, inpaktu handiko eta nazioarteko asmokoei zuzenduta. Eskaerak urtarrilaren 27a arte.

Iaz bezala, lehiaketaren oinarrietan agertzen denez lehenengo aukeraketan 20 startupek partu hartuko dute; bigarrenean 10 MassChallengek Bostonen daukan egoitza nagusira joango dira eta astebetez proiektuak bizkortzeko lantegi selektibo batean parte hartuko du; eta hirugarrenean MassChallenge-ren munduko lehiaketan sartuko diren Bizkaiko hiru enpresa zein izango diren erabakiko da.

Oraingo honetan ez gara hutsetik hasiko; MassChallengeren prozesua eta dinamikak ezagutzen ditugu eta bizkorgailuan egon ziren 10 enpresen esperientzia daukagu.

Hori guztia hautagai berrientzat baliagarria izan dadin bilera egin zen Beazen urtarrilaren 16an. Bertan egon ziren aipatutako startupak; Asier Alea, Turismo eta Atzerriko Sustapeneko foru zuzendaria; Ainara Basurko, Beazko zuzendari nagusia; eta, Skype bidez,  MassChallengeko ordezkariak.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=YZR9xTTjLlQ&w=640&h=385]

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Beaz

FREE
VIEW