Infobeaz

“Networking, ETEak bizkortzea” proiektua lantzen ari gara

Beaz pymes Joan den otsailaren 5ean burutu zen Beaz eta Bizkaiko ETEen arteko urteroko 3. bileran galdetu genizuen zuen ustez enpresa proiektuak bizkortzeko zein ekimen izan daitekeen lagungarria. Erantzun nagusia “Lankidetza eta esperientziak trukatzea bultzatzeko balio dutenak” izan zen erantzun nagusia.  “Networking: ETEak bizkortzea proiektua abian jartzeko zuen iritzia zein den jakin nahi dugu berriro.

Oraingo honetan zuen benetako interesak zein diren jakin nahi dugu eta bidaltzen ari garen inkestan zer-nolako bileratan parte hartu nahiko zenuketen zehazteko eskatzen dizuegu.

. beste ETE batzuekin benetako esperientziak trukatzeko saioak
. saio sektorialak sektore jakinetan lankidetza aukerak identifikatzeko
. nazioarteko merkatuetara sarbidea bilatzeko saioak
. balizko bezeroekin saioak egitea negozio aukerak edo lankidetza proiektuak bilatzeko

Ongi etorri zuen proposamen eta iruzkinak!

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA