Infobeaz

Munduko finalera heldu dira Lukkap, MedicSen eta S-There

MassChallengeren munduko finalerdian lehiatzen ziren lau euskal startupetatik azken errondara pasatzea lortu dute hiruk. LukkapMedicSen, eta S-There Bostonera itzuliko dira, oraingo honetan 4 hilabeteko bizkortze-prozesu trinkoa egiteko.

Beren produktua baliozkotzeko aukera izango dute denboraldi horretan, aholkulari eta adituen laguntza jasoz, prestakuntza-tailer espezifikoak eginez eta ekitaldietan parte hartuz. Gainera, MassChallengeren bazkide korporatiboen sarera sartu ahalko dira eta aukera izango dute 100 000 $-eko azken saria eskuratzeko.

Honaino heltzeko hirurek sektorean inpaktu handia izateko gaitasun handia eta negozio-eredu egonkorra daukate, bizkortze-planean sartzeko baldintza horiek derrigorrezkoak baitira.

Lukkap, MedicSen, eta S-There-ren abiapuntua MassChallenge-Biscay, programa izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta munduko handienetakoa den bizkortzaile estatubatuarraren arteko hitzarmenaren ondorioz sortua.

Aurretik hiru sailkatze-txanda egin dituzte, azken biak MassChallengeko adituen aurrean. Finalera heltzeak aukera eman die sare globaleko zein egoitzatan jarraituko duten bizkortze-programa erabakitzeko. Israel, Mexiko, Suitza eta Texas baztertu ondoren, Boston aukeratu dute denek.

Beaz

FREE
VIEW