Infobeaz

BAT, munduan ondoen konektatuta dagoen ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema

Nazioarteko 140 nodo baino gehiagotarako sarbidearekin BAT, B Accelerator Tower, munduko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik konektatuena izango da irailean Bizkaia Dorrean ateak irekitzen dituenean.   

Nazioarteko konexioa BATren faktore bereizgarrietako bat da, eta hori posible eta egingarria da PwCk sortutako aliantzari esker, zentroa Talent Gardenekin eta Impact Hubekin batera jarduteko. Elkarrekin esperientzia zabala dute berrikuntzako enpresaproiektuen azelerazioan eta inkubazioan, eta 140 zentro baino gehiago dituzte mundu osoan zehar: Shangai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Dublin edo Tallinen.

Konektagarritasunaz eta irismen globalaz gain, BATek foku sektoriala berrikuntza teknologikoan eta negozio-eredu jasangarrienetan intentsiboagoak diren proiektuetan jartzeagatik bereizten da, baita agente osagarrien tipologia desberdinen kontzentrazioan eta eragile bakoitzarentzat balio erantsiko zerbitzuen zorro baten eskuragarritasunean ere, mundu pribatuko adituen eskutik eta laguntza publiko handienarekin, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten laguntzen eta politiken programen bidez.

Horri esker, korporazioak talentutik eta startup espezializatuetatik hurbilago egongo dira, beren erronkei erantzun ahal izateko. Eta startupek, berriz, beren proiektuak beste maila batera eramateko behar dituzten aliantza giltzarriak aurkituko dituzte: inbertitzaileak, proiektu pilotuak aurrera eramateko korporazioak eta/edo beren esperientziaren osagarri izango diren agente zientifiko-teknologikoak eta prestakuntzakoak.

Komunitateak proiektu berriak eskalatzeko aukera guztiak balia ditzan, zerbitzuen portfolio bat zabalduko da, kideen arteko loturak eta arrakasta bermatzeko behar den laguntza espezializatua errazte aldera. Zerbitzu horien artean honako hauek nabarmentzen dira: startupei aholkularitza ematea eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko laguntza ematea, azelerazio-programak hedatzea aditu-sare zabal baten laguntzaz, berrikuntza irekiko ereduen pean matchmaking programak abian jartzea, prestakuntza-jarduerak, ekitaldi espezializatuak eta networking-ekoak, edo partnershipak garatzeko potentziala duten startupak nazioartean identifikatzea, zentroak nazioarteko sarean sartzea, etab.

BAT eredua

Nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan erabat berria eta berritzailea den ereduari erantzuten dio BATek; bultzada publikotik sortutako zentroa da, eta enpresa pribatuen arteko aliantza batek gidatuko du, enpresa eta berrikuntzaren arloan erreferente baitira.

Zentroa lehen mailako eragileen euskal eta nazioarteko ekosistema baten lankidetzaz eta inplikazioaz elikatuko da, startupekin batera irtenbide berriak garatzeko. Hala, ekosistema horren parte dira, besteak beste, honako korporazio hauek: Iberdrola, Petronor, Repsol, Nortegas, Elecnor, Ormazabal eta Arteche energiaren arloan; Kutxabank eta BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank eta Sabadell, Fintech
sektorekoak; Euskaltel, Telefónica Ibermática, Gertek eta Retabet, telekomunikazioen eta teknologiaren arloan; CAF, Mondragon Korporazioa, Kapsch, Tubacex, Euskontrol, Viuda de Sainz, Altuna y Uria industriaren, azpiegituren eta mugikortasunaren arloan; Eroski, Kaiku eta La Salve foodtechean. Zentro teknologiko handiekin (Azti eta Tecnalia), unibertsitateekin (UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea), klusterrekin eta eragile sektorialekin (Gaia, Energiaren Klusterra, Aclima, Uniport, Eraikune, ACICAE, Bilboko Portuaren Fundazioa) eta mugikortasun eta logistikaren klusterrarekin eta inbertsio eragileekin nahiz azeleratzaileekin (Blackshiip, Inveready, White Summit Capital, Easo Ventures, Talde, Artizarra, berriup eta Stellum Capital) konektatuta egongo diren konpainia batzuk baino ez dira.

,
Beaz

FREE
VIEW