Bizkaiko 20 startup aukeratuak izan dira MassChallengeBiscay lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzeko. Hauek berriro galbahea pasatu beharko dute otsailaren 14tik 16ra, Beazen MassChallenge-ko tutore eta bertoko mentoreen aurrean beren proiektua defendatuz.
Otsailaren 20an jakinaraziko dugu zein diren 10 finalistak eta hauek martxoaren 20tik aurrera Bostonen proiektuak bizkortzeko lantegi trinko batean parte hartuko dute.
Aste horretan bertan, martxoaren 23n, lehiaketaren munduko finalerdian lehiatuko diren Bizkaiko hiru startupak zein diren jakinaraziko dugu.
Prestatze-lanak egiteko joan den urtarrilaren 16an bilera informal bat antolatu genuen lehenengo edizioan parte hartu zuten enpresen eta MassChallengeko tutore baten eta deialdi berrian esperientzia bertatik bertara ezagutu nahi zuten zenbait enpresaren artean.