Bizkaia eta Gipuzkoako hamabost startupek apirilaren 1etik 4ra enpresa-bizkortze lantegi batean parte hartuko dute Bostonen. MassChallenge Biscay programaren bidez etapak gainditzen joan dira. Hurrengo hautaketan agian munduko MassChallenge finalerdian lehiatzeko aukera izango dute.
Hauek dira irabazleak: Accexible, Apparazzi, Appsamblea, Dynargy, Hermeneus, Indicate, Lukkap, MedicSen, NARU, Playooner, Smowltech, Stoor, S-Ther, Tagenea, eta TESTUALIA.
Bostonen, aste horretan, beren negozio-eredua lantzen arituko dira MassChallengeko enpresa, mentore eta nazioarteko inbertsiogileekin batera. Aurrera egitea lortzen badute, MassChallengeko munduko finalerdian lehiatzeko aukeratuak izango dira beste 300 startupekin batera.
Horietatik 130ek 4 hileko bizkortze-programa egingo dute eta horren ostean finalista eta 100 000$-ko sariaren irabazlea aukeratuko da.
MassChallenge Biscay programaren edizio berri honetan parte hartzen duten 15 enpresek bat egingo dute aurretik esperientzia bizi izan duten 37 enpresekin, ekintzailetza bultzatzeko eta Bizkaia munduarekin lotzeko helburuarekin.