Infobeaz

Martxoaren 4a, Nazioartekotzearen arloko laguntzak eskatzeko mugaeguna

internacionalizacion 2015Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak Nazioartekotzearen arloan ematen dituen laguntzak eskatzeko atzerako kontaketa hasi da. Baldin eta zure enpresa beste herrialderen batean abiarazi nahi baduzu, aukera interesgarria duzu honako hau. Gogora ezazu datorren asteazkenean (martxoaren 4an) 13:30etan amaituko dela eskabideak egiteko epea.

Eskabidea eta gainerako agiri-sorta Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez aurkeztu behar dira. Horretarako, sinadura elektronikoa duen txartela eduki behar duzu, edo Bizkaibai zerbitzuan alta emanik izan; azken txartel hau Orueta ApezpikuarenĀ  kaleko 6. zenbakian dauden bulegoetan eskatu ahal izango duzu.

Gu geu hemen izango gaituzu, izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko prest.

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA