Ludusek Bizkaia Open Future_ IMQ Zorrotzaurre klinikak ezarritako Bizkaia Open Future_ erronka irabazi du. Bihotz-biriketako suspertzea errazteko konponbidea beste 33 startup, ETE eta zentro teknologikoenei gailendu zaie.
Urte hasieran IMQ Zorrotzaurre klinikak berrikuntza irekiko erronka bat jarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak bultzatzen duten Bizkaia Open Future programaren barruan:
Nola erraztu dezakete teknologia berriek bihotz-biriketako suspertzerako gaikuntza eskuratzea?
34 ekintzaile, startup, ETE, zentro teknologiko eta unibertsitate -12 Euskadikoak- erronkari erantzuna ematen saiatu ziren. hautaketa-saio batzuen ostean Ludusen proiektua izan zen irabazlea.
hHren proposamenak -RCP VR training- errealitate birtualean entrenamenduak egitea ahalbidetuko du Bihotz-Biriketako Suspertzea ikasten inguru publiko batean: hiria bulegoa, denda…
Zehazkiago, Ludusen sistema osasun-arlokoak ez diren langileak stres egoeran trebatzeko pentsatuta dado: blokeatze psikologikoa, 112 zenbakiarekiko harremanak, maniobrak egitea eragotz dezaketen pertsonen presentzia (biktimaren senideak, polizia, kuxkuxeroak eta ezustekoak (ilea gaixoaren gorputzean, partxeak…).
Irabazlea izan den Ludusek bere proiektuaren egiazko pilotua egingo du IMQ Zorrotzaurre klinikak ordainduta. Gainera 15 000 euroko saria lortu du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak jasotzeko aukera.