Infobeaz

Lanbide heziketa: etorkizuneko industriaren hornitzailea. Martxan da Provider programaren 6. edizioa

Urriaren 17ean hasiko da Provider Programaren seiarren edizioa. Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikaren Urratsbat progeramaren bitartez, sustatzen dute, Lanbide Heziketatik abiatuta etorkizuneko industriarako irtenbideen negozio-hornitzaile berriak sortzen laguntzeko.

Provider programaren barruan bost jardunaldi teknologiko antolatu dira, sektore bakoitzeko startup erreferenteek emanak. Halaber, enpresa-arloko ideien lehiaketa bat ere egongo da, balizko proiektu teknologikoak antzemateko. Balorazio onena jasotzen duten bi proiektuek 3.000 € eta 1.500 €-ko saria jasoko dute, hurrenez hurren. Beren ekipoek, gainera, sei hilabetez BIC Bizkaia haztegiko ekintzailetza-gelara joateko aukera izango dute.

Jardunaldi teknologikoak

• Urriak 17: Fabrikazio aditiboa. Enpresa: SamyLabs

• Azaroak 14: Errealitate birtuala. Enpresa: Vrainhax

• Abenduak 12: Elkarlaneko robotika. Enpresa:K-Robots

• Urtarrilak 16: Automatizazio adimentsua. Enpresa:ZeniaLabs

• Otsailak 6: Robotikaren arlo aplikatua. Enpresa: Drone by drone

Beaz

FREE
VIEW