Maiatzaren 24tik abenduaren 11ra Ekintzaile programan izena emateko eskaera epea irekita egongo da. Bere helburua finantza babesa ematea da enpresa proiektu berritzaileei eta/edo oinarri teknologikoa dutenei, eta lehentasunez, industrialei.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRIren bidez sustatzen du. Dirulaguntza jasoko duten proiektuen buruak pertsona fisikoak edo eratu berriak diren enpresak izan behar dira eta euskal BIC baten tutoretza jasobehar dute ideiaren heltze fasean eta enpresa martxan jartzean.
Bizkaiaren kasuan, Beaz eta BIC Bizkaia Ezkerraldea.
Programak bi laguntza lerro hauek ditu:
1.- ideiaren heltze prozesuan eta enpresaren plana sortzean laguntzea enpresa martxan jartzen denera arte; laguntza hau itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.
2.- ekintzailetza proiektuen arabera sortutako enpresa berriei zuzendutako laguntza, 1. lerroan deskribatutakoak bezalakoak, definitutako enpresa plana gauzatzeko beharrezko inbertsioetarako finantzaketa eskuratu dezaten.