Irailaren 23ra arte bitartean zabalik egongo da Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen duen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Foru Programarako eskaera egiteko epea.
Aurtenhelburu bikoitza dute: enpresen artean eragin sozial hand iko ekintzailetza berritzailea sustatzea, erronka sozialekiko konpromisoa areagotu eta lehiakorragoak izan daitezen; eta entitateek izaera sozial eta berritzaileko enpresa-proiektu berriak gara ditzaten bultzatzea.Enpresa eta proiektu horien eremuak ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea eta gizarteratzea izango dira.
Programa lau jardun-arloren bidez gauzatuko da:
1. arloa: gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileen kontrastea
2. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileen garapena
3. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak
4. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat
Foru laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzaile bezala, Beazen zure proiektua zurekin kontrastatu eta aztertzen dugu. Gure laguntza izango duzu!
Bizkaia gogoan izan!