Infobeaz

Laguntzak DFB – Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza

Martxoaren 13ra arte zabalik egongo da Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen duen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Foru Programarako eskaera egiteko epea. 

Aurten, 100 000 euroko aurrekontua izango dute laguntzek, eta helburu bikoitza dute: enpresen artean eragin sozial handiko ekintzailetza berritzailea sustatzea, erronka sozialekiko konpromisoa areagotu eta lehiakorragoak izan daitezen; eta entitateek izaera sozial eta berritzaileko enpresa-proiektu berriak gara ditzaten bultzatzea.

Enpresa eta proiektu horien eremuak ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea eta gizarteratzea izango dira.

Programa lau jardun-arloren bidez gauzatuko da:

1. arloa: gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileen kontrastea
2. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileen garapena
3. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak
4. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat

Foru laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzaile bezala, Beazen zure proiektua zurekin kontrastatu eta aztertzen dugu. Gure laguntza izango duzu!

Bizkaia gogoan izan!

Beaz

FREE
VIEW