Infobeaz

Kontratazio publikoko prozesuetako trebakuntza-ibilbidearen 5. edizioa

Beazeko kontratazio publikoko prozesuetako trebakuntza-zerbitzuak online jardunaldi bat antolatu du urriaren 2rako, bere proposamenetako bat aurkezteko: erosketa publikoko eta berrikuntzako erosketa publikoko trebakuntza-ibilbidea. Bosgarren edizioa urriaren 16ean hasiko da. 

Ekimen honen bidez, Bizkaiko enpresak animatu nahi dira administrazio publikoen berrikuntzaestrategien parte aktibo bihur daitezen, horien erronkei erantzuna emango dieten irtenbideak bilatuz.

Teknologikoki berritzaileak diren produktu edo zerbitzuak dituzten startup-ei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako ekimen honetan, kontratazio publikoko prozesuetan sortzen diren aukerak eraginkortasunez aprobetxatzeko ezagutzak eta tresnak emango dira trebakuntzaren bidez.

Bide horretan, sentsibilizazio-jardunaldia lehen urratsa da. Parte hartzaileen artean egongo dira CDTI, Bizkaiko Foru Aldundia (GovTech Bizkaia) eta Andaluziako Batza bezalako erakunde publikoak, eta Bahía Software eta Suprasys bezalako enpresak. Horiek guztiak kontratazio publikoko prozesuetan esperientzia oparoa duten taldeak dira.

Hitzordu honetan, interesa duten enpresa guztiek parte hartu ahalko dute. Izena emateko epea amaitutakoan, 8 enpresa aukeratuko dira ibilbidearen parte diren bost prestakuntza-saioetara eta banakako nahiz taldekako tutoretzara joan daitezen.

Beaz

FREE
VIEW