Infobeaz

Kabi 612 mintegiaren inaugurazioa

edif612pZamudioko Parke Teknologikoan KABI 612 mintegia inauguratu da; Mintegiaren sustatzaileak Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko  Foru Aldundia dira.  Guztira 6.000 m2-tik gora dira Euskadin I+Gn lehentasunezko inbertsiotzat jotzen diren sektoreetan lan egiten duten startup, enpresa  eta  pertsona berritzaileen  eskura jartzen diren esparru eta laborategiekin:  bio, mikro  eta nanoteknologia, manufaktura aurreratua eta teknologia garbiak. Une hauetan epe motzean  12 dira KABI 612n kokatuko diren enpresak.

[youtube http://youtu.be/JtVlqUtjhm4]
Ekimen honen funtsezko helburuak bi dira: merkatu orokorrera zuzenduta dauden proiektu berritzaile berrien garapena laguntzea eta une hauetan finkatuta dauden sektoreko enpresen hazkuntza bultzatzea.

Helburu horien arabera definitu dira esparruko instalazioak baina, aldi berean, baita eskaintzen diren zerbitzuak ere; zerbitzu horien barruan    proiektuen tutoretza eta proiektu horiek azkartzen lagun dezaketen laguntzaileen bilketa daude, eta baita mintegiko enpresen arteko elkar eragiketa sustatzeko dinamiken antolakuntza ere.

Onetsiak izan diren hasierako enpresak hamabi dira: AddimenBizkaia, Aleovitro, Bioftalmik, Biofungitek, IMG Pharma Biotech, Kimiker Chemical Research, StemTek Therapeutics, Novattia Desarrollos, Lumiker, RDT Ingenieros Bilbao, Vacunek, eta Tubacex Innovación AIE.

Horien arteko bat izan nahi baduzu jar zaitez harremanetan Beazekin.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA