Urte mamitsua izan da Javier Barrroetarentzat, joan den martxoan Bilbon Goi-mailako lehenengo joskintza eskola ireki ondoren orain Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu baita.
Javier Barroeta Lemoan (Bizkaia) jaio zen. Bertan Pedro Rodriguezen, garaiko jostunik onenaren ikasle izan zen. Honek Madrilen zeukan tailerrean, lau urtez, aholkulari eta lankide izan zuen.
Bilboratzean, hamar urtez ospe handiko Kamouraska izeneko larru-dendako arte-eta sortze zuzendari aritu zen.
1989.urtean Goi Mailako Joskintza etxea sortu zuen. Bertan bere jantzi-bildumak egin eta aurkeztu ez ezik, bezeroak ere mimatzen ditu. Horrela, lehenengo puntadatik azkenengoraino, emakumeak berdingabe sentitzea lortzen du, bere diseinuak eurentzako pentsatutako modelo esklusiboak baitira.
Javier munduko moda etxe garrantzitsuenetako espainiar bezerorik onenetarikoa da, hori dela-eta Parisen eta Milanen egiten diren urtez urteko Goi Mailako Joskintza aurkezpenetara gonbidatzen dute. Dior, Valentino eta Chanel , besteak beste, bisitatu ohi ditu.
Javierrek munduko emakumerik ederrenak eta dotoreenak janzten ditu, printzesak, dama bikainak, zein ospe mundiala duten arte eta kultur alorreko famatuak, beste askoren artean.
Beste une garrantzitsu askoren artean, hainbat nazio-.ibiltokitan eta Erakusketa Unibertsaletan berak sortutakoekin desfilatzen da.
Urtetan zehar zeremonia soinekoetan bereizi izan da, emaztegai, amabitxi eta gonbidatu- jantziak, besteak beste. Une berean pret-a-porter arropa diseinu propioa egin eta goi mailako larrugintzan aritzen da “hau, sentimenduz beterik, egiten dudan joste-lan zehatz eta emozionala da” dio Javierrek.
Bilboko zein euskal gizarteko joskina denak, beste alor batzuetan ere hartzen du parte,hala nola, Euskal Moda Elkartearen sortzaileetako bat da, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bazkidea, hizlaria, UNEDeko laguntzailea, AMAVI-ko kolaboratzailea eta Bilbao International Art & Fashion-eko zenbait erakusketaren epaimahaikidea.