Otsailean, Beazek Innovation Bridge programa jarri zuen martxan, nazioarteko ekintzailetzaren ekosistemekin lotura sustatzeko eta Bizkaiko enpresen hazkuntza laguntzeko diseinatua. Harrezkero, bi akordio itxi dituzte, bata Jyväskyläko eskualde finlandiarrarekin, handik itzuli berri dira bertako sei startup; bestea Austin, Texasekin, hori ere martxan.
Irailaren 25etik 29ra, Innomy, Isauki Food, Universal-Omics, Fisify, Kimet Sport eta Mugikon (Active Parks) Jyväskylä bisitatu dute, Finlandiako erdialdeko hiria, bere negozio-ekosistema biziagatik ezaguna. Bertan euren startup-ak aurkeztu dituzte eta Finlandiako BiopSense, Mental Race eta Wellpro enpresak gertutik ezagutu dituzte.
Eskualdeko Ekonomia Sustapeneko arloarekin batera, ekintzailetza bultzatzen duten erakunde batzuk bisitatu dituzte, hala nola, Crazy Town azeleragailua,Yritystehdas inkubagailua, Jyväskylä Unibertsitatea eta bere kirol eta osasun zientzien fakultatea eta JAMK Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea.
Datozen hilabeteetan bidaia alderantziz izango da, Bizkaiak Finlandiako bost enpresen visita jasoko du gure ingurune ekintzailea ezagutarazteko eta “Jyvaskylären eta Bizkaiaren artean sortu diren aukera harrigarriak” indartzeko.
Bidai horren aurretik, Bizkaiko beste bost startup Texasera joango dira, Innovation Bridge Texas-Bizkaia programaren esparruan, Estatu Batuetako ekintzailetza teknologikoaren hiriburu berria bezala ezagutzen denarekin harremanetan jartzeko eta sarea sortzeko.