Infobeaz

Inkubagailu berria fintech startupentzat

Finantza sektoreari bideratutako Fintech Open Innovation Lab inkubagailu espezifikoak Bilbon eta Bizkaian dagoen enpresa-mintegi sarea handituko du. Sustatzaileak Bilboko Udala, Mondragon Unibersitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia dira eta Bilbao Berrikuntza Faktorian dago kokatuta.

Espazio berri hori, Fintech esparruan lan egiten duten enpresa berriak sortzea eta garatzea bultzatzeko sortu dena, Bilboko Udalarentzat, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat sektore estrategikoak diren horien barruan dago; izan ere, datozen urteetan hazteko eta negozioak sortzeko aukera handiak edukiko ditu. Gainera, udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasoko du.

Guztira, 100 langile egon ahal izango dira. Batik bat, start-upen sektorekoak izango dira, teknologia berrien sektorean lan egiteko sortzen ari diren enpresa txikiei dagokiena. Ekimenaren xedea da start-up horietarako laguntza-eredu bat ezartzea berrikuntzaren, inkubazioaren eta bizkortzearen esparruan. Horrela, garapen handiagoa eduki ahal izango dute mundu osoan aukera hobeagoak eskaintzen ari den enpresen merkatuan. Besteak beste, Dominion eta Abside Smart Financial Technologies enpresak egongo dira, zeinak eskarmentua duten teknologia berrien merkatuan eta finantza-merkatuan

Inkubagailuan lan egingo duten start-upak urtebete egon ahal izango dira, gehienez bi. Era horretan, txandakatzeko aukera egongo da, eta dinamismoa emango zaio zentroari.

Beaz

FREE
VIEW