Infobeaz

Hausnartu zure startuparen negozio-ereduari buruz Canvas ereduari jarraituz

Dokumentu berri bat argitaratu duigu startupei zuzendua. Oraingo honetan, COVID osteko agertokian aurrera egiteko haietako askok beren negozio-ereduak egokitu beharko dituztela eta Canvas metodoa erreferentzia ona izan daitekeela uste dugu.

Beazetik bezeroei, produktu- eta zerbitzu-zorroari, banaketa-kanalei edo epe labur eta ertainean merkatuan izan nahi duten rolari buruzko galderak egitea proposatzen diegu startupei.

Gogoeta horretan hainbat tresnek lagun diezaiekete, baina Alexander Ostelwalderren Canvas metodologian oinarritzen da argitalpen berria.

Gure ustez, bere izaera sistematiko, argi eta sinpleagatik, Canvas mihisea lan- eta analisi-dokumentu ona izan daiteke. Betetzera animatzen zaituztegu!

 

Beaz

FREE
VIEW