Etorkizuna, hiria, hirigintza, koherentzia, kultura, mikroproiektuak, diseinugileak, autonomia, lankidetza, loturak… Horretaz guztiaz mintzatu zen Ezio Manzini 2017ko Bilbao Bizkaia D Week-eko Cities and Design jardunaldian eskaini zuen hitzaldian.
Hitz asko kontzeptu bakarra definitzeko, harreman-hiriarena. Hiriak ezin dira pentsatu ohiko era tradizionaletan, ikuspuntu guztiz ezberdina behar da. Orain arte urbanistek beren ikuspuntu goitik ezartzen zuten, orain hiriak barrutik pentsatu behar dira, “planifikatu beharrean hiriak egin eta urbanizatzea”.
Zeregin horretan denok daukagu zeresanik, —partaidetza-diseinua— eta horregatik oso garrantzitsua da marko bat sortzea, “aginte leun bat” erabaki zuzen eta koherenteak hartzen laguntzeko, hiri osoa norabide beretik joan dadin, horrek autonomia edo dibertsitatea galtzea ekarri gabe.
Harreman-hiria jendeak —bizitzako eremu guztietan lagundu nahi duenak—, urbea sortzen lagun dezan, hirian inpaktu handia eduki dezaketen eta orekatzen lagun dezaketen mikroproiektu eraldatzaileak garatuz.
Hau gerta dadin oinarria, Manzinik azaldu zuenez, “ezagutza da, hirian esku hartzeko erari buruzko kultura sakona”. “Hori diseinugilerik gabe lor daiteke —baieztatu zuen sektoreko profesionalez betetako lekuan— baina esperientziak erakutsi digu diseinuak asko lagun dezakeela”.
Cities and Design jardunaldia BiDCk antolatu zuen Tipi eta ColaBoraBora-ren laguntzarekin.