Zenbait nazionalitatetako 125 startup eta ekintzailek parte hartu dute BME eta BBF Fintechek antolatutako hackathonean. Finantza sektorearen etorkizunaz hausnartzea eta fintech eta insurtech negozio berrien sorrera bultzatzea zen helburua.
Bilera ekainaren 26tik 27ra bitartean egin zen, formatu mistoan (Bilbao Berrikuntza Faktoria/online) eta mahai-inguruak, hitzaldiak eta mentoretza-saioak izan ziren, baita berrikuntza irekiko esperientzia bat ere, Kutxabank, Kutxabank Seguros, Lagun Aro, Laboral Kuta eta Renta4-ren eskutik.
Erakunde bakoitzak erronka teknologiko bat proposatzen zuen, aseguruen kontratazio digitalarekin, finantza jasangarriekin, ordainketen babesarekin, silver ekonomiarekin edo zorroen kudeaketarekin zerikusia zuena.
Hamabi talde saiatu ziren erantzuten. Soliz, Hagalaz eta We are clickers dira irabazleak. Horiek guztiak BBF Fintech inkubagailuan sartuko dira, eta bertan proiektua garatu ahal izango dute. Gainera, Suitzara joango dira F10 azeleragailuaren eskutik, bertako fintech eta insutech ekosistema ezagutzeko.