Infobeaz

GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiko bost erronka berri atera ditu BIOK! plataformaren bitartez

Bigarrenez, GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiko hainbat erronka atera ditu BIOK! Plataformaren bitartez. Horien bidez, startupen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza sustatu nahi da, ekosistema ekintzailea eta zerbitzu publikoak eta herritarren bizitza hobetuko dituzten irtenbide berritzaile eta digitalen erabilera bultzatzeko. 
Erronkak hainbat foru-eremutan atera dira, eta, horren ondorioz, bakoitzak oso espezifikotasun zehatza du.

• Ondare Zerbitzua – aseguru-polizak
• Kirol Zerbitzua – kirola espazio irekietan
• Ekonomia Sustatzeko Saila – enpresa-lehiakortasunerako laguntzak
• Ingurumen Zuzendaritza – iraunkortasuna eta ingurune naturala
• BiscayTIK fundazioa – parte-hartzea, komunikazioa eta herritarrekin harremana

Helburuen aniztasun horrek ez du eragozten bost erronkek hainbat puntu komun izatea.

Hartzaileak honako hauek dira: startupak, scaleupak eta ETE digitalak

Proposamenak aurkezteko epea: irailaren 18tik urriaren 31ra bitartean.

Hautaketa-prozesua: aurkeztutako proposamenen ebaluazioa, gehienez 5 enpresa hautagairen hautaketa, 3 finalistaren hautaketa, irabazlearen hautaketa, ingurune errealean proiektu pilotu baten garapena.

Edo Beaz eta foru-taldeek BIOK! dinamikaren eta erronken azalpen zehatza egiteko eta zalantzak argitzeko online informazio-saioaren data.

Zuen zain egongo gara!

Izen-emateak infoday urriaren 2a

 

Beaz

FREE
VIEW