Infobeaz

Gizarte berrikuntzako hirugarren jardunaldia

Udazkenero Gizarte Ekintza eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailek gizarte berrikuntzako jardunaldi bat antolatzen dute eta eztabaidagaia -aurten finantziazioa- bezain erakargarria beren esperientzia konpartitzen duten enpresak dira:  La Fageda, Fair Saturday, 3DLan eta Grupo Torrezuri.  

Topaketon interesgarritasuna ez datza soilik esaten denean, baita elkar entzun ondoren giroan eta gizarte berrikuntzan lan egiten dutenen buruetan gordeta gelditzen diren hausnarketetan ere.

Urriaren 11n Euskalduna jauregian egin zen jardunalditik funtsezko bi ideia gelditzen dira: gizarte berrikuntzako proiektuei ekiten dieten pertsonek finantzatzeko dituzten benetako zailtasunak eta soilik ekonomia-finantza parametroetan oinarrituko ez diren laguntza-ereduak bilatu/eskaini beharra.

Halaber, badago erronka  bat, hirugarren sektorekoak ez diren enpresak gizarte beharrizanen arlora hurbildu-beharra eta hor negozio-aukera ikus dezatela enpresa bezala aurrera egiteko.

Bileran parte hartu zuten: Cristobal Colón-ek, La Fageda kooperatibaren sortzaileak, eta Fiza Farhan-ek, Garapen Estrategiko Globaleko aholkularia Nazio batuetan eta Pakistaneko nekazaritza eremuetako emakumeei mikrokredituak ematen dizkien Buksh Fundazioaren sortzaileak.

Bizkaiko gizarte ekintzailetza ordezkatzen egon ziren: Jordi Albareda, Fair Saturday-koa, Santi Pisonero, 3DLan-ekoa, eta Ana Urrutia,  Zaintze Duinak fundaziokoa.

Bizkaiko Foru Aldundiko Sergio Murillok eta Oscar Ugartek moderatu zituzten mahai-inguruetan parte hartzaileak hauek izan ziren: Constan Dacosta, Bizkaiko Social Angel; Txema Franco, Lantegi Batuak-ekoa,  Itziar Ceballos, Avifes-ekoa; Aitor Ojanguren, KOIKIren sortzailea; Jon Mancisidor, EDE Fundaziokoa; Manuel Uriarte, CREASekoa, eta Peru Sasia, Banku Etikoen Europako Federaziokoa.

[youtube https://youtu.be/nzFtauG80vg&w=800]

,
Beaz

FREE
VIEW