Bi aste gelditzen dira 2016an egindako teknologia berrikuntzako jarduerengatik Beazi Zerga kalifikaziorako txosten teknikoa eskatzeko . Gogora ezazue gure txostenak doanekoak eta Ogasunarentzat lotesleak direla eta otsailaren 15a arte eska ditzakezuela.
Beazen hogeita hamar urtetik gora daramagu berrikuntza espedienteak balioztatuz eta azken lau urteotan zerga arloan ere enpresei laguntzeko erabiltzen dugu.
2015ean egin genuen txosten kopurua (130) %60 baino gehiago handitu zen aurrekoaren aldean, eta aplikatutako kenkarien aurreikuspenezko zenbatekoa 1 538 290, 87 €-koa da. Oraingoak kopuru horiek gainditzea espero dugu.