Infobeaz

Forum d’Avignon, Bilbon

davignonBilboko Alhondigak martxoaren 5etik 8ra, Forum d’Avignon ekitaldia hartuko du. Europan kulturari buruz egiten den eztabaida garrantzitsuena da. Aurtengo hitzorduaren leloa da “Hiria, kultur ekosistema gisa”, eta artearen, arkitekturaren, politikaren eta ekintzailetzaren arloko nazioarteko adituek hartuko dute parte.

“Culture is future”. Kultura eta sormenaren industriak Europako BPGaren % 4 dira eta zuzeneko 8 milioi enplegu baino gehiago dituzte. Hala eta guztiz ere, kultur ekintzako politikak geraturik daude, Txinan, Indian, Afrikan edo Ekialde Ertainean ez bezala.
“Kulturarik gabeko politikarik ez” aldarriarekin, Forum d’Avignonen 2013ko Manifestuak kulturaren biziberritzea erreklamatu zuen politika publiko berrien oinarri gisa, bai gizarte-kohesioan eta herrien arteko elkarrizketan duten funtsezko betekizunarengatik, bai garapen ekonomikoan eta enpresen dinamismoan duen zalantzagabeko eraginarengatik ere.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA