Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaia Orekan proiektuan elkarrekin lanean ari diren toki-eragile guztiak ekainaren 8an Boroako AICn elkartu ziren bi urteko ibilbidea egin duen foru programa berriaren balantzea egiteko. Ekonomi eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak adierazi zuenez, Bizkaia Orekan lurraldeko lehiakortasuna bultzatzeko proiektu estrategiko legez sortu zen, politikak eta ekintzak Bizkaiko eremu bakoitzaren errealitate eta beharrizanetara moldatuz.
“Pozik egon gaitezke egiten ari garen aurrerapenekin. Bizkaia Orekan duela bi urte jaio zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik eta Orkestraren laguntzarekin, lurraldeko lehiakortasuna suspertzeko proiektu estrategiko legez, politikak eta ekintzak Bizkaiko eremu bakoitzaren errealitate eta beharrizanetara moldatuz. Estrategia horretan elkarlanean ari gara Aldundia eta toki eta eskualdeetako eragileak. Gai izan gara antolatzeko eta erronkak identifikatzeko eta orain, bi urte eta gero, proiektu konkretuez hitz egiten hasi gara. Bizkaia Orekanen bi urtez lan egin ondoren lehenengo fruituak jasotzen ari garela esan dezakegu”.
Imanol Pradalesek parte hartzen duten eragile guztien ahalegin eta konpromisoa eskertu zuen eta elkarrekin lanean 24 hilabetetan egindako lanaren fruitu batzuk aipatu zituen. “Bizkaia Orekanek aukera eman du tokiko eta eskualdeko 34 antolakunde baino gehiago eta antolakunde horietako 60 pertsona baino gehiago konektatzeko, eremu bakoitzaren erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko. 30 erronka baino gehiago identifikatu dira elkarrekin, enpresen lehiakortasuenan, inguruaren kalitatean eta eremuen espezializazioan eragiteko. Erronka hoorietako burutu egin dira eta beste 10 garatze-prozesuan daude”.
Zehazkiago, ekialdeko eremuan (Busturia, Lea-Artibai eta Durangaldea) jada 8 enpresa elkarrekin lan egiten ari dira ekonomia zirkularraren eremuan negozio-eredu berriak garatzeko eronkan. Eta mendebaldeko eremuan (Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterria), helburutzat kultura kolaboratiboa sustatzea eta enpresa hornitzaileentzat negozioa sortzea ezarri ondoren, jadanik bi kontratu gauzatu dira eremuko enpresa traktoreen eta ETEen artean.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=ckSWSi98IoM&w=800]