Infobeaz

Fisiomeeting: ikasi gehiago fisioterapiari buruz

FisiomeetingMaiatzaren 10ean, Barakaldoko  Cedemi eraikinean Fisiomeeting Biltzarraren I. edizioa burutuko da. Jende orori zuzenduta dago biltzarra eta hainbat espezialitatetan punta-puntakoak diren profesionariek emango dute.

Fisioterapia online plataformaren sortzaileek bultzatzen dute; izan ere web orri hau erreferentzia bihurtzen ari da fisioterapia-jakintza zabaltzeko gaitasunarengatik. Bileraren helburua herritarrek bizkarreko minari eta muskulu-eskeletoko lesioei buruz dituzten ezaguerak zabaltzea da.

Egitarauaren barruan hitzaldiak izango dira osteopatia, kirol lesio, eta beste gai batzuei buruz.

Gainera, zenbait lantegi praktiko eta gorputza lantzeko gune bat egongo dira jendeak automasaje eta luzatze ariketak egin ditzan.

Dohainik da baina aurretik izena eman behar da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA