Drive-Ezkutuko txapeldunak proiektuaren baitan, bi azelerazio proiektu jarri dira martxan Ingemat enpresarekin eta Biolan Microsensoresek eta Zunibalek osatutako tandemarekin. Datozen hilabeteetan, kanpoko laguntza espezializatuarekin, negozio-aukera berriak aztertuko dituzte.
2018an, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak eta Beaz ek Drive proiektua jarri zuten abian, Bizkaiko ezkutuko enpresa txapeldunak hobeto ezagutzeko eta haien hazkundea bultzatzeko bide egokienak identifikatzeko.
Enpresak sakonago ezagutzeak aukera eman zigun haien arteko hainbat analogia identifikatzeko. Horrek eta lankidetza berrikuntza-bide bat dela uste izateak bizkortzeko proiektu bat proposatzera eraman gintuen, “Batez ere lankidetzakoa”.
Jasotako proposamenak aztertu ondoren, Biolan-Zunibal eta Ingemat-enak hautatu ziren. Gehienez ere sei hilabetez PwCrekin batera lan egingo dute proiektu zehatz baten garapenean, eta espero dute jauzi bat egitea fakturazioari eta enpleguari dagokienez.