Infobeaz

Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko I+G+B Europan, 2014-2020 aldirako koaderno estrategikoa” aurkeztu du

Foto : Pablo viƱasEusko jaurlaritzak Euskadiko I+G+B Europan, 2014-2020 aldirako koaderno estrategikoa aurkeztu du. Teknologia, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza arloetako Euskal Sistemaren nazioarteratze estrategia zehazten da bertan.

Koadernoak hiru atal ditu eta honako helburu hauek:

  • H2020 programa: zehatz xehatzen ditu aurreko VII. Esparru Programaren (EP) aldean dituen berrikuntzak, helburu lehenetsiak, 3 zutabe berriak, parte hartzeko baldintzak, finantzazio-tresnak, etab.
  • Euskal I+G+b-aren ikuspegia Europan: Euskal erakundeek VII. EPan lortutako arrakasta oinarri hartuta (lortutako proiektuen % 21eko arrakasta-ratioa eta aurrekontu osoaren % 0,92ko lorpena; hots, inguruan lortutakoaren bikoitza; lidergo handiagoa teknologia-zentroetan; unibertsitatearen esku-hartze handiagoa eta parte hartzen duten ETEen kopuru handiagoa), honako erronka hauek proposatu dira:
  • Ā Laguntza-zerbitzuak: Esku-hartzeari laguntzeko eta H2020 programa berri honetan euskal erakundeen gida- eta laguntza-lanetan aritzeko zerbitzuak deskribatzea.
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA