Infobeaz

Eusko Jaurlaritza – Innobideak estrategia

Apirilaren 8tik irailaren 28ra zabalik egongo dira Eusko Jaurlaritzaren Innobideak estrategiaren barruan dauden hiru diru-laguntza deialdi: Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak. Helburua euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea da, teknologia arlokoak ez diren berrikuntza proiektuak sustatuz. Horiez gain abenduaren 31 arte zabalik egongo den Prestakuntza programa egongo da.

Estrategiaren barruan laguntza eta prestakuntza programa hauek daude: Innobideak-Lehiabide, Innobideak-Kudeabide, Innobideak-Pertsonak eta Innobideak-Prestakuntza. Eusko Jaurlaritzako Innobideak Estrategiak beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen die euskal enpresei, berrikuntza ez-teknologikoa eta pertsonen parte-hartzea babestuz, kudeaketa aurreratua bultzatuz eta antolakundeen barruan bikaintasuna bilatuz.

Kudeabideri dagokionez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek eta EUSKALITek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau garatzen parte hartzen dute

 

 

, , ,
Beaz

FREE
VIEW