Gauzatu programaren deialdi berria ireki da eta horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak teknologian oinarrituta dauden eta/edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzea bultzatu nahi du.
Laguntza jaso dezaketen proiektuek 120000 euroko inbertsioa izan behar dute gutxienez eta 36 hilabetean 3 lanpostu sortu beharko dituzte gutxienez.
Grupo Spri-k kudeatzen ditu laguntza horiek.