Infobeaz

Euskal enpresen 20 kasu arrakastatsu “Bilbao Urban Solutions” katalogoan bilduta

Bilbao Urban solutionsWorld Cities Summit 2014 eszenatokia aukeratu dute Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hiri konponbide eta zerbitzu aurreratuen arloan espezializatu diren euskal enpresen 20 kasu arrakastatsu biltzen dituen  “Bilbao Urban Solutions, Solutions for the Future” katalogoa aurkezteko.

Katalogo horrek euskal enpresen hogei “arrakasta-kasu” jasotzen ditu. Enpresa horiek nazioarteko esparruan kokatuta daude, eta hiri-soluzioen eta zerbitzu aurreratuen eremuan espezializatuta. Bi sektore horiek funtsezkoak dira garapen ekonomikoa sustatzeko eta pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, metropoli handietako mugikortasunari, bizigarritasunari eta iraunkortasunari lotutako proiektuen bitartez.

“Bilbao Urban Solutions, Solutions for the Future” katalogoan informazio zehatza jaso da balio eta etorkizun handiko sektoreak bultzatzearen alde Bilbok eta Bizkaiak egindako apustuari dagokionez, besteak beste, “hiri-soluzioak”, “zerbitzu aurreratuak”, “artea, diseinua eta teknologia”, eta “turismoa, osasuna eta bizi kalitatea”. Horrez gain, argitalpenean hainbat gairi buruzko informazio erabilgarria jaso da, besteak beste, inbertsioak egiteko hiriaren eta lurraldearen alderdi erakargarriak, autonomia fiskala, industria-klusterren aldeko apustua eta Euskadiko garapen, hezkuntza, berrikuntza eta azpiegiturei buruzko azken datuak aipatuz.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA