Infobeaz

Quality Innovation Award 2017

Abian dago jada Quality Innovation Award-en 2017ko edizioa. 2007an Excellence Finland-ek sortu zuen sari honen helburua produktu, prozesu eta antolakundeen berrikuntza sustatzea eta enpresei tokiko eta nazioarteko errekonozimendua ematea da.

Antolaketa-batzordea osatzen duten erakunde ugarien artean EUSKALIT dago “Bizkaia Mentoring Network”-eko kide aktiboa. Plataforma hau Beazek  bultzatzen du, Cebek, Deusto Business Alumni eta Euskalit-ekin batera.

Hautatze-prozesuan lau ebaluaketa egongo dira apiriletik urrira bitartean eta azken datan finalistak eta bertoko irabazleak aukeratuko dira. Bertoko fasearen bitartean Euskalitek Unibasq e Innobasque-ren laguntza du.

Parte hartzeko sailei dagokienez, 8 errekonozimendua ematen dira: Balizko berrikuntzak, Berrikuntza arduratsuak, gizarte-osasun, hezkuntza eta sektore publikoetako Berrikuntzak, eta Startup, ETE eta enpresa handietako inbertsioak.

Informazio gehiago qualityinnovation.org

 

, ,
Beaz

FREE
VIEW