Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietatearen publikoaren bidez , milioi bta euroko diru-laguntzak eman die 2017an hasitako ekonomia zirkular eta ingurumeneko 10 proiektu berritzaileri.
Laguntza hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailarekin eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu du, proiektu ekoberritzaileak garatzeko laguntzaren 2017ko deialdiaren barruan
Hauek dira laguntza jaso duten proiektuak:
- REQUIPLAST:plastikoen birziklapen kimikoa, Petronor-ek Gaiker IK4 erakundearen laguntzarekin zuzendutako proiektua. Horixe izan da hautatu den lehen proiektu “traktorea”.
- ENDOFPLASTICS:balio-katearen trakzio- eta tratamendu-estrategiak txertatuta, kontsumoen ostean EAEn sortzen diren hondakin-plastikoak bizitza amaieran osorik berreskuratzeko proiektua, Ekorec enpresak zuzendutakoa.
- C-RECYCLING II:karbono-zuntz hondakinen errebalorizaziorako proiektua, Gaiker IK4 erakundeak zuzenduta, Koniker (Fagor Arrasate), Polikea eta Lumasuite enpresen laguntzarekin.
- ALUREC:Paval-aren bitartez korindoia lortzeko proiektua, jatorri birziklatutako aluminio primarioa garatzeko; Befesa Aluminio enpresak zuzentzen du, Ecoindal-en laguntzarekin.
- STRAMER:metal estrategikoen balorizazioa, Reydesa enpresak zuzenduta.
- ADDIECO:teknologia gehigarri nahiz kengarrien bidez osagai aeronautikoak ekologikoki fabrikatzeko metodologia bat garatzeko proiektua.Teknologia eta prozesu garbienak biltzen dituen ildoaren barruan dago, eta Tekniker IK4 Fundazioak zuzentzen du, Gnc Láser-ekin batera.
- REMACOMP:ekoberrikuntza autobusen esparruan; Lanteko Berriak zuzentzen du, Irizar eta Econia enpresekin batera.
- ELIKA-PEF:EAEko janari-produktuetan ingurumen-aztarna kalkulatzeko, horri buruzko informazioa jasotzeko eta egiaztatzeko sistema aurreratua. Eroskik zuzentzen du honako hauekin batera: Azti Tecnalia, Ingenet, Balenzategui eta Errekalde Txakolina.
Aurrekoez gain, deialdi honetan, lurralde-eremuko ingurumen-inpaktua murrizteko konponbideak garatzera bideratutako beste proiektu batzuek ere diru-laguntza jaso dute; zehazki:
- BIORECIGAS:industria-jatorriko berotegi-gasak bioiragazketen bidez barreiatzeko proiektua, Alging enpresak zuzendutakoa.
- BIOREM:ur-araztegietako lohien ondorioz kutsatutako lurzoruetan bioerremediatze-estrategiak aplikatzeko proiektua, Euskal Herriko Unibertsitateak EHU zuzendutakoa.
- CITY SEDUCE:toki nahiz eskualde mailan ingurumen- eta lurralde-jasangarritasuna egokitzen dituen eredu baterako hiri-trantsizioa egiteko aukeren plangintza- eta kudeaketa-tresna prospektiboa. Proiektu hori Naider enpresak zuzentzen du.