Infobeaz

Automoziorako formakuntza zentroa sortuko dute AICn

GTI_bilbaoAICen 3. fasean Europan bakarra izango den automoziorako formakuntza zentro bat sortuko dute. Proiektua Formakuntza Teknologikorako Zentro Globala (GTI-Gestamp Technology Institute) eta Material Berrien Ezagutzarako Zentroa AICen 3. faseko instalazio berrietan kokatzean datza. Zentro hauek datorren urtean martxan jarriko den AICen fasean kokatzen lehenak izango dira, eta formakuntza arloko proiektu gehiago hartu ahalko ditu.

 


AICen 3. faseak 8.000 m2-ko instalazioak izango ditu eta 2015. urte hasieran jarriko da abian. Fase honetan automoziorako formakuntza indartuko da automoziorako formakuntza osorako zentro berezi baten sorreraren bidez. Bertan Gestampena bezalako proiektuak hartuko dira, baita beste enpresenak ere.

Azken fase honetan. AICek bereziki automozioaren industriarako balioa sortzera zuzendutako 45.000 m2 izango ditu. Momentu honetan 25 elkarte biltzen ditu, osagaien fabrikatzaileetatik hasi eta teknologia, ingeniaria edo formakuntza zentroetaraino. Sektoreko 600 profesional baino gehiago ditu.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA