Infobeaz

Europako Interreg Cohes3ion proiektua abian

Urriaren 8an Bilbon bilera bat egongo da Beazek lideratzen duen Europako Interreg Cohes3ion proiektua abian jartzeko. Haren helburua Europako hainbat eskualdetako gobernantza-ereduak aztertzea da, EBk bultzatutako berrikuntza eta garapen estrategien inpaktua hobetzeko.

Cohes3ionen 8 eskualdetako 10 bazkidek esku hartzen dute: Kalabria, Estokolmo, Gales, Irlanda, Ruhr, Nord-Vest Errumania, Varsovia, eta Bizkaiak. Hiru urtetan politika publiko eta gobernantzari buruzko politikak trukatuko dituzte.

Hurrengoak lortu nahi dira. lurralde-mapak garatzea, jokabide onak identifikatzea, ikasteko ekitaldiak antolatzea eta, azkenik, espezializazio adimendun estrategietan (s3) eskualdeko gobernantza hobetuko duten eskualdeko 8 ekite-plan definitzea eta ezartzea. Halaber, FEDER eta S3 proiektu operatiboetan lurraldetasuna eransteko gomendioak emango dira.

Bizkaiko bilera -urriaren 8tik 10era- proiektuaren abiapuntua izateaz gain bertatik bertara egingo den lehen bisitaldia izango da. Bertan ezagutuko da Beaz eta Azaro Fundazioaren lana, Bizkaia Orekan ekimena, BIC Bizkaia azpiegitura eta RIS3 Euskadi. ekimenaren zabalkundea.

Beaz

FREE
VIEW