Infobeaz

Europako Ingurumen sariak eman dizkiete zazpi euskal enpresari

Premios Medio Ambiente 2016:17

A&B Laboratorios, Energy Revival, Gerdau, Iberdrola, Ingeteam, ITP eta Udapa enpresek irabazi dituzte Enpresentzako   Europako Ingurumen Sariak Euskadiko Atalean. Sariak garapen iraunkorrean egindako ahaleginak errekonozitzen ditu eta irabazleak datorren ekainean estatuko fasean lehiatuko dira, gero Tallin-en (Estonia) izango den Europako finalera joateko aukera izanik.

1990ean sortu ziren Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien deialdia lau kategoriatan egiten da: kudeaketa, prozesua, produktua eta zerbitzua, eta nazioarteko lankidetza, eta horiei gehitzen zaizkie irabazleen artean ematen diren bi kategoria berezi: “biodibertsitatea” eta “lehiakortasuna eta merkatua”.

Euskal enpresak beti nabarmendu dira lehiaketan eta 2006an Bizkaiko enpresa batek  –DTS Oabe– sari nagusia irabazi zuen. Izan ere, Iñigo Urkulluk eta Ana Oregik sariak emateko ekitaldian adierazi zutenez, “Industriak rol garrantzitsua jokatu du Euskadin azken 30 urteetan ingurumen-hobekuntzan. Euskal industriak ahalegin handiak egin ditu ingurumenaren alorrean. Klima-aldaketa, baliabideen urritasuna eta hondakinen sorrera eta geroagoko kudeaketa dira ekonomia eta ekoizpen-jarduera berria mundu osoan determinatuko duten gai nagusiak”.

 

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW