Ekainaren 4tik 6ra Bizkaiko Foru Aldundia BeDIGITALen egongo da zenbait enpresa elkartuko dituen stand batean. Hantxe egongo dira Binary Soul, Dataset, Drone by Drone, D&A Innovative Systems, Ludustech, Nexmachina, RKL Integral, Solid Virtual, Stockare, eta Beazko lantalde teknikoa. Espero zaituztegu 3 pabilioian, H-52 standa!
Hiru egunetan Bilbao Exhibiton Centrem + Industry burutuko da, aldi berean zazpi azoka biltzen dituen ekitaldia, eta horien artean BeDIGITAL dago.
BeDIGITAL industrian eraldaketa digitala egiteko foroa da. Aldundiarekin helburuak partekatzen ditu: Bizkaiko enpresen digitalizazioa azkartzea, bertoko talentua bultzatzea eta nazioartean konektatzea.
Horregatik erabaki zen sektoreko enpresak agerian jartzeko stand bat jartzea, euren lana aurkezteaz gain BECen espero diren ehunka bisitarirekin harremanetan jartzeko.
Hantxe egongo dira Binary Soul, Dataset, Drone by Drone, D&A Innovative Systems, Ludustech, Nexmachina, RKL Integral, Solid Virtual eta Stockar beren konponbideak eta digitalizazioa erakusten. gainera, 5ean, 12.25etik aurrera, batzuek aurkezpena egingo dute speaker cornerrean, standaren ondoan.
Bertan egongo da Beazko lantalde teknikoa ere. BFAk zergatik bultzatzen duen enpresen eraldaketa digitala azalduko du eta negozio digital berrien eta arlo horretan dauden inbertsio eta berrikuntza proiektuen eskura jartzen dituen tresnak erakutsiko ditu.